Estrategia eta berrikuntza lantzen San Nikolas ikastolan

San Nikolas Ikastola 50 urte baino gehiago daramatza Getxoko udalerrian bere hezkuntza proiektua garatzen. Azken urteetan Zuzendaritza taldeak berrikuntzari bultzada berezia emateko beharra ikusi du eta elementu hau bere estrategian integratu nahi izan du berrikuntzaren kudeaketa sistematizatzeko, eta arlo honetako lorpenak neurtu ahal izateko.

Proiektu hau garatzeko, San Nikolas ikastolak laguntza eskatu dio Acorde Consulting-i eta, momentu honetan, Zuzendaritza Taldearekin lanean ari gara. Alde batetatik, 2015 – 2018 urteetarako Plangintza Estrategikoa berrikusi eta jarraipenerako sistematika definitu dugu eta, bestetik, berrikuntzaren ikuspegia zehaztu eta kudeaketan laguntzeko tresna konkretuak diseinatu ditugu.

Berrikuntzaren arloan, hasteko, diagnosi bat egin genuen abiapuntua zein zen jakite aldera. Ondoren zaintza sistema martxan jartzeko tresna zehatza definitu dugu. Azkenik, berrikuntza estrategian integratzeko beharrezko urratsak eman ditugu: helburu eta adierazleak definitu eta berrikuntza proiektuen “agenda” bat sortu eta, honekin batera, berrikuntza proiektuen kudeaketa egiteko sistematika ere garatu dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.