Aliantzak

Zeinekin
Argi daukagu: 1+1 > 2

Acorden sinesmen osoa dugu lankidetzan. “Lankidetza-lehiakortasunaren” aldeko apustua ere egiten dugu, gure eskaintzari balioa gehitzeko, gure bezeroentzat soluziorik hoberena bermatuz. Horregatik, erakunde hauekin ari gara lankidetzan:

EKOIURE

ekoiure

Ekoiurerekin dugun aliantzak indartu egiten ditu Acorde Consulting-ek ingurumen kudeaketaren eta delituen prebentzio edo zigor compliance alorretan eskaintzen dituen zerbitzuak, besteak beste.

Enpresa, alor horietan adituak diren abokatu taldeak osatzen du. Beraiekin ikuspegiak, metodologiak eta proiektuak konpartitzen ditugu.

www.ekoire.com

SCRUMTEGY

scrumtegy

Scrumtegy, Mapa Estrategikoen eta Aginte Laukien (edo Balanced Scorecard) alorretan Acorderen metodologiarekin erabat lerrokatuta dagoen software soluzioa da. Ezarpenak ezin hobeto osatzen ditu Acordetik aurrera eramaten diren eremu estrategikoko proiektuak.

www.scrumtegy.com

EFQM

EFQM Leading Excellence

Acorde Consulting, EFQMeko kide izateaz gain, Europa mailako funtsezko aliatua ere bada, Jose Antonio Calvo (Acordeko Zuzendaria) erakundeko “Licensed Advisor” eta “Ambassador” moduan aintzatetsita baitago, EFQMren ordezkari gisa aritzeko funtzioarekin, bere garapen profesionalean.

www.efqm.org