Esperientzia eta erreferentziak

Zergatik

Acorde Consulting sektoreko enpresa liderra da, eta 300 bezero baino gehiagorekin urte luzeko lankidetza eraginkorra izan ondoren, erreferentziazko aholkularitza enpresa bilakatu da alor askotan.

EFQMren erreferentziazko bazkideak

EFQM Leading Excellence

EFQMren alorrean esperientzia eta ibilbide luzeena duen Europako aholkularitza enpresetako bat gara. 2000. urtetik, Acorde Consulting-eko Zuzendaria (Jose Antonio Calvo) kategoria goreneko ebaluatzaile ofiziala da (sari europarra), eta taldeko lider gisa ari da 2005etik. Horrez gain, duela zenbait urtetik, EFQMk Espainian “Licensed Advisor” gisa homologatuta duen aholkulari apurretakoa da, eta orain denbora gutxi, erakundeak berak “EFQM Ambassador” gisa aintzatetsi dituen Europako 20 profesionalen artean aukeratua izan da.

Konpromiso horren fruitua, EFQMn oinarritutako kudeaketa ereduen garapenean eta Europa osoan egiten diren ebaluazioetan dugun esperientzia luzea da, prestakuntza eskainiz, ebaluazio eta aintzatespenak lortzeko prozesuetan lagunduz…

Euskaliten funtsezko aliatuak

Euskalit gestión avanzada

Gure hurbileko ingurunean, Euskalit da erreferentziazko erakundea bikaintasunaren bultzadan eta enpresa kudeaketaren hobekuntzan. 2004tik, Euskalit da gure aliantza nagusietakoa. Ordutik, proiektu askotan aritu izan gara elkarlanean; aholkulari homologatuak gara ebaluatzaileen prestakuntzarako (EFQMkoak edo Kudeaketa Aurreratu Eredukoak), zein estrategian, prozesuen araberako kudeaketan, pertsonen kudeaketan… prestakuntza gauzatzeko, mota guztietako sektoreetan eta erakundeetan.

EuskalitekKudeaketa Aurreratu Eredu” berria garatu du orain denbora gutxi, eta Acorde funtsezko bazkidea da, konpromiso handia izanik inguruko erakundeetan eredua garatzeko, ezagutarazteko eta hedatzeko lanean aritzeko.

Bikaintasunaren sustapenerako beste erakunde batzuen funtsezko bazkideak

Agencia de Desarrollo Económico de La Rioja

Fundación Navarra para la excelencia

CEX-centros-de-excelencia

Horrez gain funtsezko bazkideak eta erreferentziazko aholkulariak ere bagara enpresa bikaintasunaren hedapenarekin konpromisoa duten gure inguruko beste erakunde batzuentzat, EFQM edo Kudeaketa Aurreratu ereduen bitartez, besteak beste, eta baita berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin erlazionatutako beste ekimen batzuen bidez ere.

Adibidez: ADER (Agencia para el Desarrollo Económico de la Rioja) edo Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa. CEX, erakunde horiek eta bikaintasunaren sustapenean ari diren antzeko beste batzuk elkartzen dituen elkartea.

Lankidetza Unibertsitateekin

UP-EHU

Hamabi lankidetza proiektu baino gehiago eraman ditugu aurrera Euskal Herriko Unibertsitatearen inguruan, hainbat Eskolarekin eta Fakultaterekin, plan estrategikoak garatzeko, kudeaketa eredua hobetzeko… Hori guztia, Unibertsitatearen kudeaketa sistema propioaren barruan (AUDIT sistema, Unikude, etab.).

Horrez gain, UPV/EHUren barruan eskaini diren zenbait MBA Executiveren hainbat ediziotan ere aritu izan gara elkarlanean.

Mondragon Unibertsitatea

Urte asko daramatzagu Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, hainbat hartzailerentzat antolatutako zenbait MBAko moduluak eskainiz.

Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco

Unibasq, Euskadiko Unibertsitate Sistemako Kalitate Agentzia da. Hainbat deialditan aritu izan gara elkarrekin, ikastetxeen kalitatearen kudeaketa sistemaren ebaluazioan, akreditaziorako, zein graduko eta gradu-osteko tituluen ebaluazioan.

Uned-tudela

UNEDek (Universidad Nacional de Educación a Distancia) Tuteran duen egoitza, Kalitatearen Katedraren egoitza ere bada. Acordek lankidetza estua du Katedra horrekin, eta horri esker, zenbait on-line prestakuntza proiektu gauzatu dira (Unibertsitate Hedapenaren esparruan).

Erreferenteak enpresa elkarteetarako

 

 

Sarritan aritzen gara zenbait enpresa elkarterekin eta erakunderekin lankidetzan, sektore guztietako enpresetako zuzendaritza taldeetako kideei zuzendutako ikastaroak, jardunaldiak edo mintegiak eskainiz.

Erreferentzia sektore publikorako

Aurrerabide

Kadinet-estructura de Redes de Centros de Navarra

Acorden esperientzia zabala daukagu sektore publikoko kudeaketaren alorrean (ikusi erreferentziei buruzko atala). Hainbat administraziotako sektore publikoko erakunde askorekin aritu izan gara lankidetzan, kudeaketa hobetzeko, estrategiako… proiektuetan.

 

Beste erreferentzia batzuen artean, duela denbora gutxi, Administrazio Publikoaren kudeaketa hobetzeko Aurrerabide Programako (Eusko Jaurlaritza) arduradunek, programa hori Eusko Jaurlaritzako zenbait Sailetan hedatzeko prestakuntza eta laguntza ekintzak aurrera eramateko aukeratu gaituzte.

 

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren erreferentziazko aholkularitza enpresa ere bagara; azken urteetan, SGCC (Sistema de Gestión de la Calidad de Centros) arauaren garapenarekin eta hobekuntzarekin erlazionatutako hainbat proiektutan aritu izan gara. Horrez gain, zenbait zentro saretan prozesuen araberako kudeaketaren garapenari laguntzen eta plangintza estrategikoko gidak garatzen ere egin dugu lan.

Liderrak industriako enpresarako aholkularitzan

Gure espezializazioa eta ezagutza alorrak eta gure kokagune geografikoa kontuan izanda, industria sektorea da gure sektore bezero nagusia, bezero eta proiektu kopuruari dagokionez. Izaera multinazionaleko enpresa handientzat zein tokiko ezarpena duten industriako ETEntzat ari gara lanean.

Ikusi erreferentzien atala industria sektorean dugun esperientzia ezagutzeko.

Adituak hezkuntza sektoreko bikaintasunean

Gure inguruko ikastetxe askorekin aritu izan gara lanean kudeaketa hobetzeko, EFQM edo Kudeaketa Aurreratu ereduetara egokitzeko, plangintza estrategikorako… proiektuetan. Lankidetza horien ondorioz, sektoreko erreferentzia bilakatu gara gure ingurunean.

Ikusi erreferentzien atala hezkuntza sektorean dugun esperientzia ezagutzeko.

Adituak Turismoan

Basque Tour

Compromiso de Calidad Turística

 

 

 

Erreferentziazko enpresa gara turismoaren sektoreko kudeaketaren hobekuntzan eta kalitate sistema espezifikoen ezarpenean. Zenbait alorretan sektoreko enpresekin izan dugun hainbat lankidetzaz gain, azken urteetan Basquetourrek Euskadiko Turismoaren Kalitate Konpromisorako programa kudeatzeko eta aurrera eramateko aukeratu gaitu. Horrez gain prestatzaile eta ebaluatzaile gisa hartzen dugu parte programa horretan. Gainera, SICTED esparru berean aritu gara beste programa batzuetan Anfitrioi gisa –Xehetasunaren kultura…–.

Aintzatetsitako bezeroak

Gure jarduera guztian bezero askoren ondoan aritu izan gara, kudeaketa ereduari buruzko aintzatespena lortzeko bidean, EFQM bikaintasun ereduan edo, duela denbora gutxiago, Kudeaketa Aurreratu ereduan, oinarrituta.

 

Hauek dira gurekin lankidetzan aritu diren bezeroetako batzuk, eta bezero horiek lortu duten aintzatespen nagusia:

 

  • Olabide Ikastola –EFQM Sari Europarra
  • Colegio Urdaneta Ikastetxea – Urrezko A
  • Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola – Urrezko A
  • Euskaltel – Urrezko Q
  • Mutua Navarra – Urrezko Zigilua
  • Ikusi Electronics – Zilarrezko A
  • IVAP / HAEE – Zilarrezko A
  • BBG – Zilarrezko A
  • ADER – Recognised For Excellence EFQM
  • Ihobe – Zilarrezko Q
  • Bidelan – Zilarrezko Q
  • etab.