Aholkularitza eta Prestakuntza Zerbitzuak

Zuzendaritza Prestakuntza

Erreferentziazko aholkularitza enpresa gara gure inguruko erakunde askorentzat zuzendaritza inguruneetarako prestakuntza espezifikoa eskaintzeko, esperientzia gehien dugun alorretan: estrategia eta helburuen hedapena, antolakuntzaren hobekuntza, lidergoaren kudeaketa, kudeaketa ereduak, etab.

Gizarte Erantzukizuna – EGE

Laguntza ematen diegu gure bezeroei Enpresaren Gizarte Erantzukizun kudeaketa ereduaren definizioan, hainbat erreferentzia ereduren esparruan: arauen ezarpena (SGE 21, SR10…), GRI Iraunkortasun Memorien egikaritzea, etab. barne.

Compliance

Zuzendaritzaren kudeaketan eta kudeaketa sistemetan adituak garenez, laguntza eskaintzen dugu Compliance Penal kudeaketa sistemak (UNE 19601) ezartzeko, arlo horretan ditugun aliatuekin lankidetzan: Ekoire Abogados (ikus Aliantzak atala).

Kalitate eta ingurumen sistemak

Adituak gara kudeaketa, kalitate eta ingurumen sistemen ezarpenean; industria zein zerbitzu inguruneetan. Horrez gain esperientzia dugu unibertsitate zentroen (AUDIT) eta beste sektore batzuen kalitate kudeaketa sistemetan.

Turismoaren Kudeaketa

Erreferentziazko aholkulariak gara turismoaren kudeaketan, turismoaren Qaren eta SICTEDek bultzatuta Turismoaren Kalitatearen beste erreferentzial batzuen ezarpenean dugun esperientziari esker, Basquetourrekin (Turismoaren Euskal Agentzia) lankidetzan.

Metodologia azkarrak – SCRUM

Aitzindariak gara “metodologia azkarren” garapenean eta ezarpenean sektore guztietan; “SCRUM” metodologia eta horren erabilera erreferentzia gisa hartzen dugu ekipoen, proiektuen eta prozesuen kudeaketa hobetzeko.

Berrikuntzaren Kudeaketa

Berrikuntzaren kudeaketarako sistemak martxan jartzea; ideien sorkuntzatik, proiektuak martxan jartzera eta kudeaketara. UNE 166002an oinarritutako sistemen ezarpena. Partaidetzan oinarritutako etengabeko hobekuntzarako sistemak martxan jartzea.

Pertsonen Kudeaketa

Adituak gara pertsonen kudeaketan, laguntza ematen diegu gure bezeroei gaitasunen ereduen definizioan eta hobekuntzan eta egitekoaren ebaluazioan, lidergoaren hedapenerako sistemetan, neurketa sistemen zehaztapenean, gogobetetzearen ebaluazioan, etab.

Prozesuen araberako Kudeaketa

Laguntza ematen diegu zuzendaritza taldeei, prozesuetan oinarritutako kudeaketaren klabeak definitzeko, antolakuntzaren eraldaketa gidatzeko, zeharkako kudeaketa sistematikoaren bitartez, eta etengabeko neurketa eta hobekuntza parametro egokiak definituz.

Estrategia

Sektore guztietako erakunde askoren ondoan aritu gara lanean beraien plangintza prozesuen garapenean eta helburuen hedapenean eta beraien plan estrategikoak gauzatzeko prozesuan. Estrategia orokorretik plan operatiboetara.

EFQM eta Kudeaketa Aurreratua

Gure bezeroen ondoan egiten dugu lan bikaintasunera egiten duten bidean, eredu horietan oinarrituta. Espainian erreferentzia eta Europa mailan aintzatespen gehien dituen aholkularitzetako bat gara. Acordeko Zuzendaria “EFQM Ambassador” da, eta “Licensed Advisor” gisa homologatuta dago.

Balanced Scorecard

Acorde erreferentziazko aholkularitza enpresa da Mapa Estrategikoen eta Aginte Koadroen sorkuntzaren eta hobekuntzaren inguruan, plangintza prozesuei laguntzeko. Horrez gain, euskarriko aplikazio informatikoak ere baditugu.