Acordeko Senior Aholkularia 2005etik, enpresa pribatu multinazionalean hainbat urteko esperientziaren ondoren. Urte hauetan erreferentziazko aholkularia izan da zenbait erakunde publiko eta pribaturentzat. Ebaluatzaile senior gisa hartu du parte hainbat EFQM kanpo ebaluazio eta Kudeaketa Aurreratu prozesutan, eta “Ebaluatzaile Bikain” aintzatespena lortu zuen 2016an. Biologia Zientzietan eta Elikagaien Zientzian eta Teknologian Lizentziatua.
Gogoeta estrategiko, prozesuen araberako kudeaketa, 5S, kudeaketa bikain edo aurreratu, kudeaketa sistema ziurtagarri… prozesuetan sektore guztietako zuzendaritza taldeekin lan egiten ohituta dagoen balio anitzeko profesionala da. Ingelesa eta euskara menderatzen ditu, eta ohiko prestatzaile eta hizlari da ospe handiko erakundeetan.