Acordeko Zuzendaria eta Senior Aholkularia, proiektuaren liderra izateaz gain, erreferentziazko aholkularia da inguruko erakunde askorentzat, beste enpresa ingurune batzuetan, enpresa pribatuan eta sektore publikoan hainbat urteko esperientziaren ondoren 2000. urtean hasi zuen aholkularitza ibilbide luzearen ondorioz. Ekonomialaria, Kanpo Merkataritzan eta Finantza Zuzendaritzan Masterra, nazioarte mailan aintzatetsitako profesionala da kudeaketa bikainaren alorreko aholkulari gisa (EFQMren “enbaxadore” eta aholkulari ofizial gisa aintzatetsia).
Gogoeta estrategiko, antolakuntza aldaketa, kudeaketa bikain edo aurreratu, prozesuen araberako kudeaketa… prozesuetan sektore guztietako zuzendaritza taldeekin lan egiten ohituta dagoen balio anitzeko profesionala da. Ingelesa eta euskara menderatzen ditu, eta ohiko prestatzaile eta hizlari da ospe handiko erakundeetan.