2007an sartu zen Acorde Consulting-eko taldean, giza baliabideetan eta gizarte eta merkatu ikerketan zenbait urtez lan egin ondoren. Aholkularitza proiektuen lider izan da sektore guztietako enpresatan, proiektuak aurrera eramanez, prozesuen araberako kudeaketa, estrategia, kudeaketa sistema ziurtagarrien ezarpen, zerbitzu gutun, pertsonen kudeaketa eta lidergo alorretan. Azken horiek dira bere espezializazio alor nagusiak. Prestakuntza eskaini du enpresen kudeaketarekin erlazionatutako gaietan, erreferentziazko erakundeekin lankidetzan.
Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Masterra Giza Baliabideetan eta Merkatuko Ikerketa Tekniketan. Euskaliten Ebaluazio Taldeko kide da 2007tik eta hainbat sektoretako erakundeen ebaluazio prozesuetan hartu du parte. Euskal elebiduna da eta ingeles maila altua du.